Etxebizitza erosteko, errentaren %29 erabiltzen dute familiek

Leire Kortabarria 2012ko mai. 11a, 14:51

Familiek urteko irabazien %29,2 (kenkariak kontatuta) gastatzen dute etxebizitza erosteko. Espainiako Bankuaren datuak dira, Eroski Consumer aldizkariak jasota.

Irabazi fiskalak deskontatzen badira, %36,2 da errentaren zati hori, Espainiako Etxebizitza eta Birgaitze Planak gomendatzen duen %33aren gainetik.

Orain urtebete, 2011ko lehenengo hiruhilekoan, errentaren %27,2 behar izaten zuten familiek etxebizitza ordaintzeko; irabaziak zenbatu barik, %33,5. Horrela bada, familiek ahalegin handiagoa egiten dute orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak