Guraso.com ataria Irrien Laguna klubarekin eta Hik Hasi proiektuarekin lankidetzan

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko mai. 2a, 15:29

Edukiak elkarbanatuko dituzte; loturak eginda daude hiru atari digitaletan.

Elkarlanean ariko dira aurrerantzean Irrien Laguna kluba, Hik Hasi proiektua, eta Guraso.com atari digitala. Duela hilabete batzuk jaiotako egitasmoa gauzatu egin da, eta aurrerantzean talde bakoitzak duen atari digitalean beste bi taldeetako edukiak agertuko dira; interes amankomunak dituzte eta gai horietan edukiak elkarbanatzea erabaki dute.

 

Elkarlanaren berri eman dute gaur Bilboko kafe antzokian egindako agerraldian. Bertan izan dira Irrien Lagunak kluba ordezkatzen Joxe Mari Agirretxe Porrotx, Hik Hasi proiektuko koordinatzailea Jose Mari Auzmendi, eta Guraso.com atariaren ordezkaritzan Arrasateko Txatxilipurdi elkarteko Gari Iturbe eta Goiena komunikazio taldeko Iban Arantzabal.

 

Hazi Hezi aldizkaria

 

Agerraldi berean euskarazko produktu berri baten sorrera aurkeztu dute; Hik Hasi proiektuaren baitako den Hazi Hezi aldizkari. Aldizkari berriak hezkuntzak gaiak landuko ditu eta hiru hilabetero kaleratuko dute. Ainara Gorostizu izango da aldizkariko erredaktore-burua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak