'Encounter'-a asteburuan Tolosan bideo-joko, software eta mota guztietako lehiaketekin

Jon Berezibar 2012ko api. 27a, 11:46

Bihar hasi eta astelehenan amaituko da Gipuzkoa Encounter topaketa, seigarrena aurten, Tolosan. Party formatuan egiten den topaketan ordenagailuen zale porrokatuak bat egiten dute eta informatika eta bideojokoekin bai baina arte digitalarekin ala komunikazioarekin lotutako makina bat ekintzatan hartzen dute parte. Zabala da oso egitaraua. 1.200 metro koadroko espazioa izango dute horretatako Tolosako kiroldegian.

Lehiaketak ere ez dira gutxi izango eta bideo-jokoetan League of Legends, Minecraft ala Starcraft II jolasetako txapelketak antolatu ditute edota XBOX360an FIFA 2012 lehiaketa. Aisialdia eta dibertitzea baina ez dira helburu bakarrak izango eta software libreari buruzko jardunaldi eta lehiaketak ere egingo dituzte, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak