Skype sofware gabe erabiltzeko ahaleginetan dabil Microsoft

Arantzazu Ezkibel Galdos 2012ko api. 25a, 11:15

Microsoftek lan eskaintza bat argitaratu du: programatzaileak behar ditu, besteak beste Skype web-ean ezartzeko. Adituek diote eskaintza horrek Microsoft HTML5ean eta Javan oinarritutako web bertsio bat egiteko ahaleginetan dabilela erakusten duela. Hala, proiektu honen bitartez ez litzateke beharrezkoa izango Skype ordenagailuan ezarrita izatea deiak egin ahal izateko.

Aldaketa honen helburua izango litzateke Skyperen erabilera samurtzea eta gaur egun erabilera aldetik duen oztopo handiena desagertzea.

Microsoftek Skype hartu zuen

2011. urtea garrantzitsua izan zen Skyperen ibilbidean; izan ere, Microsoftek bere gain hartu zuen sistema. Microsoftek 8.500 dolar ordaindu zituen eta ordutik Skype sail bat gehiago izan da Microsoft enpresan.
Skype erabili ahal izateko programa bat ordenagailuan ezarri beharra oztopo izan da erabiltzaile askorendako. Horregatik hartu du Microsoftek erabaki hau. Enpresaren esanetan modu horretan milaka pertsonak erabili ahal izango dute modu berri honetan Skype. Lan eskaintza horren arabera Microsoftek langileak behar ditu Londres eta Pragan. Lan eskaintzan zehazten dute hautagaiak HTML5 eta Javan espezializatuak izan behar dutela. Oraindik zaila da esatea noiz egongo den erabilgarri sistema berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak