LAB Helduak: "Onartezina da botikak berrordaintzeko sistema berria"

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko api. 24a, 16:31

LAB Helduak botikak berrordaintzeko sistema berriaren kontra agertu dira. Salatu dute erabaki hori onartezina dela eta ondorio "larriak" ekarriko dituela. Horren aurrean "altxatu" beharra dagoela gaineratu dute eta dei egin dute egubakoitzean hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetara joateko. Antzuolan elkartu dira Euskal Herri osoko LAB Helduen ordezkariak, eta batzarra egin ostean, elkarretaratzea egin dute plazan.

Pentsiodunek ere ordaindu egin beharko dituzte botikak, soilik prestaziorik gabeko langabeentzat eta pentsio ez kontributiboak jasotzen dituztenentzat izango dira doakoak aurrerantzean. Horixe erabaki zuen Espainiako Gobernuko ministro kontseiluak. Eta gaur BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu dutenez, autonomia erkidegoek ekaina amaitu aurretik "moldatu" beharko dute botikak berrordaintzeko sistema. Erabaki horien aurrean, LAB Helduek salatu dute denok garela kaltetuak eta erabaki horiek onartezinak direla.

Usandizagak gaineratu du gainera, jubilatu askok "milagroak" egin behar izaten dituztela hilaren azkenera iristeko, eta orain gainera, murrizketa gehiagorekin oso egoera larrietara eta gorrietara heltzen ari garela salatu du.

Ondorio horietara iritsi dira, besteak beste, LAB Helduek Antzuolako Olaran etxean egin duten batzarrean. Bertan Euskal Herri guztiko LAB Helduen ordezkariak egon dira eta horren ondoren elkarretaratzea egin dute herriko plazan.

 Egubakoitzeko kontzentrazioetarako deia

Amaitzeko, egubakoitzean hiriburuetan egingo diren kontzentrazioetara joateko deia egin dute LAB Helduek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak