Osakidetza 24 orduz

Aketz Zubia 2012ko api. 20a, 16:41

Hemendik aurrera Osakidetzak eguneko 24 ordutan eta urteko 365 egunetan erantzun ahal izango die herritarren beharrizanei. Arreta zerbitzua telefonozko arreta sistema automatiko bidez eta Interneteko aplikazio berri baten bitartez gauzatuko dute.

Etxebizitzetara bidalitako ohar baten arabera, Osakidetzak osasun arreta errazagoa eta eraginkorragoa egiteko asmoa erakutsi du. Horretarako, Osasun Aholkua telefono bidezko arreta zerbitzu berria jarri dute martxan, osasun arazo ohikoenei buruzko zalantzak osasun zentrora joan barik argitzeko.

943 20 30 20 edo 902 20 30 20 telefono-zenbakietara deituz gero, sistema automatikoak hartuko du deia, urteko 365 egunetan eta eguneko 24 ordutan. Sistema berria den aldetik, lehenengo deietan lasaitasuna eta pazientzia eskatzen du Osakidetzak.  Telefonoz mediku, pediatra edo erizainarekin hitzordua eskatu dezake herritarrak, edota operadorearekin kontaktuan jarri larrialdi edo etxerako abisua eskatzeko, hitzordu aldaketak, etab.

Bestalde, Interneteko aplikazio berriaren bitartez, hitzordu presentziala edo telefonozkoa aukera dezake erabiltzaileak. Gainera, sistemak oroigarri bat bidaliko du, e-mailez, kode batekin, hitzordua web orrialdean kontsultatu edo ezeztatzeko.

Berrikuntza gehiago

Berrikuntzak aurrera doaz eta Osakidetzak laster aurkeztuko ditu beste batzuk ere: Osakidetzaren atari berria, gazteen bizi-estilo osasuntsuren sustapena, herritarren trebakuntza gaixotasunen aurrean nola jokatu jakiteko, gaixoen urruneko jarraipena, osasun alerta pertsonalizatuak, pazienteen gizarte sareak, etab.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak