'Sinde Legearen' hilabeteko epean 213 salaketa jaso dituzte

Jon Berezibar 2012ko api. 18a, 12:00

Martxoaren lehenetik lanean den batzorde bereziak 213 salaketa eta 79 eskaera telematiko jaso ditu webguneak ixteko eskatzen.

Espainiako Kultura Ministerioak zabaldu dituen datuak dira, jarduerako lehen hilabetekoak. Salaketak jaso egin badira ere, momentuz ez dute webgunerik itxi ala sarbiderik eten, nahiz eta batzorde horrek zuzenean eska diezaiokeen hori epaileari, bestelako bitartekorik gabe. Hala ere, prozesuak bataz beste gutxienez 20 egun iraun dezake beraz ulertzekoa da salaketa guztiak tramitean aurkitzen direla oraindik. Kontua da batzordeak berak erabakitzen duela, egile eskubideak urratzen direla aintzatetsita, prozesuarekin jarraitzea eta batzorde horrek eskatzen dio epaileari neurriak har ditzala webgunearen jabeak urraketa egiten duten eduki horiek modu boluntarioan kentzen ez baditu. 

Bai webgunearen jabea identifikatzeko eta harako sarbidea eteteko aipatutako batzordeak zuzenean eska diezazkioke datuak Interneteko hornitzaileari eta epaileari datuok eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak