Zirkulazioa kontuan hartzen du jada Google Mapsek

Jon Berezibar 2012ko api. 16a, 11:08

Denbora errealean, zirkulazio datuak kontuan hartuta, ibilbideen kalkulu zehatza egiten du Google Maps aplikazioak.

Puntu batetik besterako denboraren kalkulua orain arte zirkulazio aintzat hartu barik egin izan du Google Mapsek, baina aurrerantzean aukera hori gaituta daukanak zirkulazioaren egoera kontuan hartuko duen kalkulua ere jasoko du eta aplikazioak berak proposatuko dizkio denbora aurrezteko ala auto gutxiago aurkitzeko ibilbideak zeintzuk izan daitezkeen. Horrela, ibilbiderik azkarrena ez da beti kilometro gutxien dituena izango.

Apple ere mapekin lanean

Orain arte Googlen mapa sistema izan da erabiliena bai Interneten zein aplikazio ezberdinetarako. Applek ere horixe erabiltzen du, baina zurrumurruek diote sistema eragile berriarekin batera, iOS 6 izango dena, bere mapak aurkeztuko dituela, iOSrako bereziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak