Nabigazioa azkartzeko SPDY protokoloak ordezka dezake HTTP

Jon Berezibar 2012ko api. 16a, 11:02

SPDY Google-ena da eta Microsoft ere badabil bere proposamenarekin. Zaharkitua geratu da HTTP protokoloa, webguneen datu eskerga dela-eta. 

Hipertestuaren transferentziarako protokoloa, ala HTTP, nabigatzaileek zerbitzariekin datuak trukatzeko darabilten protokoloa da, bezero eta zerbitzariaren arteko komunikazioa ahalbidetzen duena, ezinbestekoa gaur egun Interneten nabigatzeko. Adituen arabera, baina, laster zaharkituta geratuko da sarearen garapen handiaren erantzule izan den protokolo hori. Gaur egun nabigatzaile eta zerbitzarien arteko datu transmisioaren kopuru eskergari aurre egin ezinda, erretiratu beharrean aurkituko da HTTP protokoloa.

Aplikazio, irudi, iragarki eta testuekin, gaur egun webguneek ez daukate garai bateko sinpletasun eta arintasuna eta orri bat kargatzeko jaitsi beharreko datu kopurua geroago eta handiagoa da. HTTP protokoloak ozta-ozta egin diezaioke aurre datu uholde horri eta horregatik Interneteko garapen teknikokoaz arduratzen den batzordea, Engineering Task Force delakoa, martxo amaieran batzartu zen protokolo ezagunaren bigarren bertsio bat planteatzeko. Hala, Interneteko handikiak dagoeneko hasi dira euren apustuak egiten eta Microsoftek HTTP 2.0 delako protokoloa sustatuko du konexioaren abiadura eta  aplikazioak aintzat hartu eta gailu eramangarri zein ordenagailuen baterien iraupena luzatuko lukeena. Google-ek, noski, badu berea, SPDY izenekoa eta speedy (“ziztu bizikoa” ingelesez) moduan ezagutzen dena. Google-ekoek diote HTTPak baino %50 azkarrago egiten duela lan SPDY protokoloak eta jada, posible denean, erabili ere egiten dutela erabiltzailea konturatu ere egin barik. Eta ez eurek bakarrik, Twitterren ere noizbehinka badarabilte protokolo berria eta Amazonekoak ere hasi dira lanean Kindle irakurgailu berriak ere protokolo hori erabil dezan. Chrome nabigatzailean dagoeneko badabil SPDY protokoloarekin eta baita Firefoxen, hamaikagarren bertsiotik aurrera. HTTP 2.0a berriz, Internet Explorerren bai baina Chrome nabigatzailearekin ez dabil, logikoa den moduan.

Gakoa, multimedian

Protokoloaren nagusitasuna lortzeko lehia, beraz, bizia da honezkero. Multimedia protoloen nagusitza ere jokoan dago, Flash-a euskarri moduan desagertu egingo baita eta erantzun berriak beharko direlako bideo eta ikus-entzunezkoentzako. Microsoftek SPDY azkarragoa dela onartzen badu ere, euren protokoloaren alde diotena da Google-ena ez dagoela eramangarrietako aplikazioetarako optimizatuta. 

Google aurretik 

Chrome nabigatzailearekin erabilgarri dagoenez, badirudi Google-ek daukala aurrekaritza hartua, bere zerbitzu guztietan, Maps-etik hasi eta  Youtube barne, ala aplikazioetan erabilgarri izango dutelako. Google Chrome berez da nabigatzaikle azkarra eta  SPDY protokoloarekin abiadura hori areagotu besterik ez da egingo, nahiz eta oraindik esperimentazio fasean dabiltzaten. Laborategiko datuen arabera %64 azkartzen du errendimendua baina momentuz, esan moduan, Chrome eta Firefox nabigatzaileek bakarrik erabill dezakete. Abantaila nagusia da HTTP barruko TCP izeneko protokoloa ere badarabilela SPDYk eta, hain zuzen, hori da zabalduena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak