Sukaldaritza ikastaroak Basque Culinary Centerren eskutik

Irati Goitia 2012ko api. 4a, 17:58

Basque Culinary Centerrek 18 ikastaro praktiko antolatuko ditu uztailera bitartean. Sukaldaritza zaletuei euren ezagutzak hobetzeko eta sukalde-lanean aritzeko aukera eskainiko die, gastronomia eta kultura hedatzeko helburuarekin. 

Aurreko edizioen arrakasta ikusirik, Basque Culinary Centerrek eskaintza zabaldu du. Aurtengo aukeren artean daude, besteak beste: sushi-fusioko ikastaroa, sukaldaritza tradizional eta modernoko ikastaroa, ardo eta gazta dastatzeak eta etxeko coktelgintza.

Ikastaro praktikoak

Espainiako eta Italiako sukaldaritza landuko duten lau ikastaro monografiko eskainiko dituzte. Horietako bakoitzak hiruzpalau orduko iraupeneko zortzi edo bederatzi saio praktiko izango ditu. Bestalde, egun bateko 14 ikastaro ere eskainiko dira, gonbidatutako chefen eskutik.

Taldeak 14 eta 18 lagun bitartekoak izango dira eta parte-hartzaile bakoitzak bere sukaldaritza postua izango du, ikasitakoa praktikan jartzeko.

Aurreko edizioak arrakastatsuak

Basque Culinary Centerren helburua izan da sukaldaritzako eta gastronomiako zaletuei profesionalen esperientzia helaraztea. Culinary Cluben ibilbidea 2011ko maiatzean hasi zen, hamar ikastaro antolatu zituenean; urte bereko azaroan beste 12 antolatu zituen eta 2012ko deialdi hau hirugarrena da. Hala, 22 ikastaro egin dira orain arte eta sukaldaritzako 322 zaletu bildu dituzte.

Ikastaroan parte-hartu nahi dutenek honako webgunean dute informazio gehiago: www.bculinary.com/club. Gainontzean, deitu telefono honetara: 943 53 51 03.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak