Encyclopædia Britannica ezagunak paperean argitaratzeari utzi dio

Jon Berezibar 2012ko mar. 14a, 10:49

1768 urtetik argitaratzen da munduko entziklopediarik ezagunena baina aurrerantzean on-line bertsioan soilik zabalduko da. 1990eko edizioak Estatu Batuetan 120.000 kopia saldu zituen baina 2010ekoak 8.000 besterik ez. Azken edizio horrek 1.074 euro balio zituen. Irakurleak, baina, prest leudeke on-line harpidetzak ordaitzeko eta gaur egun, hain zuzen, miloi erdi dira harpidedunak.

Harritzekoa da hala ere Encyclopædia Britannicak horren luzaroan eusti izana, Microsoften Encarta entziklopedia digitalak aspadi utzi zion-eta argitaratzeari, Wikipediak eta Internetek orokorrean hiltzera kondenatu zutenean.

2010 urtean enpresa argitaratzailearen diru-sarreren %1 besterik ez zein izan paperezko bertsioak ekarritakoa. Edizio digitalaren harpidedunak, ostera, 500.000 dira eta 70 dollar ordaintzen dituzte on-line edukiarengatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak