ELA-LAB: "Debagoieneko Ospitalearen zerbitzuen kalitatea arriskuan dago"

Arritxu Barruso 2012ko mar. 13a, 17:25

ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Debagoieneko Ospitalearen parean 'Kalitatezko zerbitzu publikoa. Murrizketarik ez' lelopean. Azken aldian sektore publikoan egiten ari diren murrizketak salatu dituzte eta osasun publikoa egoera larrian dagoela adierazi dute. 

"Sektore publikoko langileengan murrizketa asko egiten ari dira azken aldian eta guk gizarteari adierazi nahi diogu horrek eragin zuzena duela osasun zerbitzuetan. Debagoieneko Ospitalea ez da salbuespena eta zerbitzuen kalitatea arriskuan dago. Gainera, uste dugu tamalez, murrizketen bidetik jarraituko dutela", adierazi du ELA sindikatuko ordezkari Amagoia Unanuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak