'Interneten etsaien' 2012ko zerrenda egin dute

Jon Berezibar 2012ko mar. 13a, 12:06

Atzo, martxoak 12, izan zen Interneteko Zentsuraren Aurkako eguna eta adierazpen askatasunari kontu egiten dion Mugarik Gabeko Erreportariak erakundeak urteroko zerrenda kaletatu du. Herrialde berri bi gehitu dizkiote zerrendari Bahraingo Erresuna (Pertsiar golkoan) eta Bielorrusia eta beste bi kendu: Libia eta Venezuela. Frantzia eta Australiak zerrendan jarraitzen dute ezartzen duten zaintza zorrotzarengatik.

“Interneten etsaien” zerrendan gehienak Ekialde Hurbileko eta Asiako herrialdeak dira eta zerrendara batzen berrien artean Bahraingo kasua da larriena, Facebooken esandakoengatik erbesteratu baitzituzten iaz zenbait herritar eta beste asko atxilotu erret-familiari pubilikoki eginiko kritikengatik.
Bielorrusiari dagokionez, Txina, Ipar Korea, Syria ala Saudi Arabia dauden mailan kokatzea ere esanguratsua da. Interneteko adierazpen askatasuna egoerarik larrienean dagoen herrialdeak dira horiek baina badaude beste herrialde asko sarea zaintza oso zorrotzaren pean daukatenak: Egipto, Sri Lanka, Hego Korea, Tunisia bai, baina Australia eta  Frantzia ere badaude zerrenda horietan.
Hala eta guztiz ere, hobera egin duten herrialdeak ere badaude eta zerrenda hori, esate baterako, Libiak ala Venezuelak utzi ahal izan zuten iaz eta haien lekua Indiak eta Kazakhstanek hartu.


Zentsuratzeko moduak

Zuzenean interneterako sarbidea eten duten herrialdeak Egipto, Kongo, Kamerun eta Kazakhstan dira eta Txinak zenbait probintziatan ere egin du etetea. Kanpo-zentsura ere ezarri dute Txinan, zenbait albiste kanpotik sartzea ere ekidin dutelarik (Arabiar iraultzei buruzkoak ala Occupy Wall Street mugimendua erakusten zutenak).

2011 urteari dagokion txostenak Internet geroago eta fragmentatuago bat erakusten du, erregulazio lokalek eragindako zatikatze batekin. Twitterrek edukiak filtratzeko sistema aldatuko zuela iragarri zuen unea izan zen esanguratsuena, herrialdearen legediaren arabera zentsuratzen baitituzte edukiak Twitterren. Google-ek ere zenbait herrialderen galarazpenenei men egin behar izan die nahiz eta horren berri ematen dutela esan.



Australia eta Frantzia

Australia eta Frantzia moduko herrialdeak zerrendan aurkitzea ere harrigarria izan daiteke baina bi herrialdeek daukate Interneteko filtratze sistema oso zorrotza indarrean. Australian, adibidez, zuzenean eten diezaioke Internet zerbitzua gobernuak erabiltzaileari legearen aurka edukiak deskargatuz gero

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak