Nerabeak heldutasunera doan bidea maparik gabe egiten duten marinelak dira

Larraitz Zeberio Lekuona 2012ko mar. 9a, 13:12

Gurasoei behe-laino trinkoaren atzetik GPS lanak egitea dagokigu.

12-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako Berbaz konpondu izeneko ikastaroa egiten ari dira Bergaran. Erain zentroko profesionalen gidaritzapean guraso parte-hartzaileek hainbat irizpide jasoko dituzte seme-alaben nerabezaroa  hobeto ulertzeko. "Haurtzarotik heldutasunera doan ibilbidea maparik gabe aurrera egiten saiatzen diren marinelak dira nerabeak. Gurasoei dagokigu behe-laino trinkoaren atzetik GPS lanak egitea, gehiegi hurbildu gabe baina denbora guztian seinale egonkor eta irmoa bidaliz", laburbildu dute Erain zentrotik.

Komunikazioa 

Familietan komunikazioa landu beharra dagoela esaten digute behin eta berriz. Erainetik azaldu dute zergatik: "Harreman oso hierarkikoak direnean eztabaida gutxi dago, istilu gutxi, baina ez dago komunikaziorik. Aginduak goitik behera doaz, baina agintariek, gurasoak kasu honetan, ez dakite bere menpekoek, seme-alabek alegia, zer sentitzen duten". Hala, adituen esanetan komunikazioak aldebikoa behar du; "Gurasook esaten jakin behar dugu, baina baita entzuten ere; ematea dagokigu, baina gazteen ekimena ito barik". Ikastaroan komunikazioa osatzen duten mekanismo kontzienteen eta, batez ere, inkontzienteen funtzionamenduaz ariko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak