Batzar Nagusietan onartutako hiri hondakinen kudeaketarako araudia "errespetatzeko eta betetzeko" eskatu dio EAJk Foru aldundiari

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mar. 6a, 21:20

Jeltzaleen batzarkide taldearen bozeramaile Xabier Ezeizabarrenak Bilduren gobernuari eskatu dio "Europako herrialde aurreratuenen eredua jarraitzeko eta, beraz, atez ate bilketa sistema ez ezartzeko".

Hedabideetara bidalitako ohar bidez, Xabier Ezeizabarrenak gogoratu du, "prebentzioan, birziklatzean eta konpostajean oinarritutako hondakinen kudeaketaren eta, era berean, prebenitu, birziklatu edo konpostatu ezin daitezkeen hondakinen balorizazio energetikoaren aldekoak" direla jeltzaleak.

Ildo beretik, Ezeizabarrenaren ustez, "zabortegia jasangaitza da. Europar Batasuneko araudiak horrela zehazten du eta, ondorioz, zabortegiak ixteko agindua eman du".

"Ardurabakoa"

Horrenbestez, jeltzaleen eledunak "arduragabetzat" jo du Bilduren aukera; alegia, zaborrak Bizkaira, Nafarroara edota Iparraldera eramatearena. EAJren bozeramailearen iritziz, "aukera horrek gure arazoa beste batzuei bidaltzen die eta ingurumen-inpaktua jasanezina da, bai isurpenetan bai energía-gastuean”. 

"Ez inposatu atez atekoa"

Honenbestez, jeltzaleen bozeramaileak Bilduri eskatu dio, Batzar Nagusiek onartutako hondakinen kudeaketaren araudia "betetzeko eta errespetatzeko". "Europako herrialde aurreratuenen eredua jarraitu behar dugu, beraz, ez inposatu atez ateko bilketa sistema; izan ere ez du ezer konpontzen".

Amaitzeko, Ezeizabarrenak Foru gobernuari gogoratu dio, Gipuzkoak "erabaki" duela hondakinak nola kudeatu. Gainera, "gure lurraldearen egoera ezin da alderatu Nafarroarekin; alabaina, orografía ezberdina dugu, eta Nafarroako egungo zabortegien bizia ez da berdina".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak