Google Plusek erabiltzaile asko izanda ere ez du interesik pizten

Jon Berezibar 2012ko mar. 6a, 10:52

Erabiltzaile kopurua handia izan da beti baina ez, ordea, erabiltzaile horiek sareaz egiten duten erabilpena. Google-ekoak baina, temati jarraitzen dute eta euren gainontzeko zerbitzuetan integratu dute sarea eta itxaropena dute euren tresna potenteen erabilpenak berak emango diola azken bultzada sareari. Arazo nagusia sorgin-gurpilean dago: jendea ez da sartzen erabiltzaile gutxi dituelako eta erabiltzaile gutxi ditu, jendea ez delako sartzeko nahiz eta erabiltzaile kopurua altua izan Gmail zerbitzuari esker, batik bat. 6 hilabete dira hasi zirenetik.

Hasi eta berehala, hilabete gutxi batzutan, Facebook ala Twitter moduko erraldoiek horretarako askoz ere denbora gehiago behar izan zuten erabiltzaile kopurua lortu zuen Gooogle+ sareak. Hasiera bateko berehalako erreazkioa ezin hobea izan zen, ia marka guztiak hautsita.

Hasierako entusiasmo hori baina, harrera onarekin batera, lausotzen joan da denboran eta ComScore erakundeak emandako azken datuek ez dute itxura onik, hilabetean bataz beste hiru minutu besterik ez baitituzte egiten Google Plusen erabiltzaileek. Denbora hori huskeria  da konparatzen badugu Facebooken erabiltzaileek bataz beste 7 ordu egiten dituztela hilabetean. Porrotari dioten beldurra gainera agerikoa da, Estatu Batuetan telebista iragarkien bitartez hasi baitira Gooigle + promozionatzen.

Ireki zutenetik denbora nahikoa igaro da eta kuriositatez erabiltzen hasi ziren askok laga egin diote, kontua abandonatuz. Hasierako zabaldundea oso handia izan zen baina gaur egun erabiltzaile askok kontuak geldi dauzkatela. Hala ete guztiz ere,  erabilpen denbora baino erabiltzaileok Google Plus zertarako erabiltzen duten ere aztertu beharko lukete Google-en ze oso argi ez dagoena da zehazki zer behar ala hutsune betetzera datorren; eta zalantza horretan aditu guztiek egiten dute bat. Google Plusek Facebook eta Twitterren lekua hartu gura du eta ez haien osagarri izan; Pinterest, Foursquare ala Instagram izan daitezkeen moduan. Kontaktuak zirkuluetan antolatzeko ideia txalotua izan zen baina bistakoa da horrek ez dituela erabiltzaileak ekarriko. Google-etik hala, ere, temati jarraitzen dute eta euren gainontzeko produktu guztietan intergatu dute baina momentuz erantzuna ez da positiboa izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak