Gaurtik Arrasaten egin daitezke erresonantzia magnetikoak

Irati Goitia 2012ko mar. 2a, 16:13

Erresonantzia Magnetikoaren unitate mugikor bat jarri dute Debagoieneko ospitale kanpoan, eta gaurtik bertan egin daitezke erresonantziak. Zerbitzua txandakatuta emango da Arrasaten eta Zumarragan.

Orain arte hiriburuetara jo behar zen erresonantziak egitera; Arrasatetik Gasteizera. Hala, ESI-keko arduradunek adierazi dute zerbitzu hau gure bailaran eskaintzea abantaila handia dela gaixoentzat. Batetik, ez duelako desplazamendurik eskatzen, eta, bestetik, itxaron zerrendak laburragoak izango direlako arduradunek esan dutenaren arabera. Asko jota 15 egun itxaron beharko dira erresonantziak egiteko.

Aparailu eraginkorragoa

Martin Aperribai medikuak esan du erresonantziak eskanerrak baino emaitza hobeak ematen dituela, adibidez: hainbat patologietan, nerbio-sisteman, bizkarrezurrean… Hala, gaineratu du gero eta gehiago erabiltzen dela bularreko tumoreetan edo ginekologikoetan. "Hau osagarri bat gehiago da, osagarri oso ona. Badaude hainbat patologia zeinetara gu ezin garen heldu eta erresonantziak aukera hori ematen digu. Baina garrantzitsuena da jendeak ez duela desplazatu beharrik izango, hemen bertan egin dezakeela" adierazi du Aperribaik.

Gaixotasun edo egoera patologikoak diagnostikatzerako orduan erabiltzen diren beste teknika batzuekin alderatuta, abantaila nagusia da ez duela X izpirik erabiltzen.

Debagoieneko ESIak aurreikusten du urtean 2.300 erresonantzia inguru egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak