Gora egin dute gripe kasuek azken egunotan Debagoienean

Amaia Txintxurreta Guridi 2012ko mar. 2a, 09:21

Aurten gripea ohi baino beranduago etorri da eta otsailaren amaiera aldean nahiko gogor jo du gurean. Debagoieneko ospitalean momentu batzuetan gaixoendako ohe barik geratu dira eta gaixo batzuk etxean artatu behar izan dituzte. Ikusi egin behar martxoa hasieran gripearen birusak horrela jarraitzen duen edo ez.

Ohi baino beranduago etorri da gripea aurten. Normalean urte amaiera eta hasiera aldean izaten dira kasu gehientsuenak, baina aurten, atzeratu egin da eta nahiko gogor jo du gurean gripeak otsail bukaeran.

Gripearekin edota pneumoniarekin ibili da jende ugari egunotan. Etxeko txikienen artean, berriz, bronkiolitisa nagusitu da. Eta gaixoen sintoma esanguratsuenak hauek izan dira: sukarra, ondoez orokorra, eztula eta min muskularrak.

Debagoieneko ospitalean gaixo ugari daude gripe edota pneumoniarengatik ingresatuta.

Ospitalea, gainera, momentu batzuetan gainezka egon da, ohe faltan.

Batzuk, ospitalean zainduta egon behar izan dira, beraz, beste batzuk, berriz, etxean pasa dute gripea edota pneumonia.

Eta egon da gripe edota pneumoniagatik etxeko ospitaleratze zerbitzua jaso duenik ere. Orain, martxoan, ikusi egin behar gripe kasuak jaisten diren. Dena dela, medikuek gogoratzen dute ondo hidratatzea komeni dela. Herritar batek ere gomendio horixe eman du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak