'Sinde legea' gaurtik indarrean

Jon Berezibar 2012ko mar. 1a, 13:22

Jabetza Intelektualaren Batzordeak gaurtik aurrera tresna berri eta azkarragoak izango ditu egile eskubideak urratzen dituzten webguneen aurka egiteko. Sinde legea internauten elkarteek errekurritu bazuten ere, gaiak orindik orain Auzitegi Gorenean jarraitzen du geldi eta kontrako epairik ezean, momentuz, gaurtik aurrera, indarrean da Sinde Legea. Berdin eragingo die legeak edukiak eskaintzen dituzten guneei zein haietara loturak eskaintzen dituztenei.

Labur azalduta, aipatutako batzorde horrek erabakita ala salaketa bat medio, auzitegien arteko bitartekari zein arbitro lanak egingo ditu, sistema administratiboa eta judiziala nahasten dituen prozedimendu batekin. Erabiltzaileen elkarteek hain zuzen, batez ere salatzen dute batzorde administratibo bati epaile batek beharko lituzkeen eskumenak ematen zaizkiola.


Salaketa eta prozesua

Eduki baten jabetza eskubideak dituen horrek aurkeztu ahalko du salaketa batzordearen aurrean lan hori baimen barik eskaintzen dela ikusita . Webgune urratzaile horrek irabazi asmoa duen ala ez eta eskubideon jabeari kaltea egiten ote zaion hartuko dira aintzat. Hogei egun eta hiru hilabateren arteko epean hartu beharko dute epaileek ixteko erabakia.
Salaketa jaso eta prozesua martxan jartzen den unean batzordeak erabakiko du salaketa bera tramitean jartzen den ala ez eta webgunearen jabea identifikatu ahalko dute.
Identifikazio horretan zailtasunak badituzte, epaileak hartuko du prozesua bere gain. Batzordeak, aldi berean, aztertu egingo du benetan urraketarik badagoen eta hala izanda, epaileari jakinaraziko diote. Epaileak webgunearen jabeari jakinaraziko dio edukiak egile eskubideak urratzen dituela eta une horretatik gunearen kudeatzaileak edukiok ez baditu ezabatzen, epaileak webgunerako sarrera blokea agindu ahalko du.
Edukia bera eskaini ala loturak eman, berdin eragingo die webguneei lege berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak