'Zero zabor posible da atez atekorik gabe?'

Txomin Madina Milikua 2012ko ots. 29a, 18:34

Galdera horri erantzuten saiatu ziren atzo Arrasaten, Usurbilgo Zero Zabor taldeko kide bi, Ainhoa Arrospide eta Mikel Ikatzategi. Debagoieneko Zero Zabor taldeak antolatu zuen berbaldia eta Kulturateko Jokin Zaitegi aretoa jendez bete zen.

Hiri hondakinak batzeko sistemei edo moduei buruz jardun zuten. Hala, atez ateko hondakin batze sistema eta bosgarren edukiontzi marroiarena alderatu zituzten, biek lortzen dituzten birziklapen mailaren gaineko datuak emanez. Ingurumenaren eta osasunaren aldeko apustu eginez gero, atez atekoa dela hiri hondakinak batzeko modurik onena esan zuten.

Atez atekoa ezarri den munduko hainbat tokiren adibideak ere jarri zituzten, herri txikiak, zein hiriburu handiak. Eta, gaineratu Italian, esaterako, 15 milioi lagunek atez ateko sistema erabilita batzen dituztela hiri hondakinak. Aurkezpenaren ostean, batutakoen galderak erantzun zituzten Usurbilgo Zero Zabor taldeko bi kideek.

Usurbil izan da atez ateko sistema ezarri duen lehen herri gipuzkoarra. Herri galdeketa konbokatu zuten han.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak