Oraindik lekua dago Zeraingo udalekurako

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko mai. 8a, 13:52

Uztailean izango da udaleku hori, Bergarako Jardun eta Arrasateko Txatxilipurdi euskara elkarteek antolatuta.

9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoendako da eta bi txanda egingo dira: uztailak 3tik 11ra eta 11tik 19ra. Prezioari dagokionez, 275 euro da eta familia ugaria edo Jarduneko bazkide izanez gero, deskontua apilkatuko dute.
 
Izenematea maiatzaren 25era arte egongo da zabalik Jarduneko bulegoan (Errotalde Jauregia, kultura etxea) edo 943 76 36 61 zenbakian; eta Arrasaten, Txatxilpurdiren bulegoan (Nafarroa Etorbidea 23) edo 943 79 54 46 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak