MWC-etik kronika: Ur azpian dabiltzan mugikorrak eta beste

Jon Berezibar 2012ko ots. 29a, 10:44

Gaur goiz osoa standak bisitatzen egin dugu. NFC teknologia erabiltzen duten aplikazio ugari dago hauetan. Teknologia honen bidez hainbat gauza egiten dituzte, batez ere ordainketak baina ateak ireki edota informazio gehigarria emateko ere erabiltzen da. Jaione Martinez eta Maria Amutxastegik bidalitako kronika

Mugikorrentzat aplikazio gehienak, batez ere Android plataforman, jokoak dira. Karrera jokoetatik hasita, moda gaitzat duten jokoetaraino. Honez gain, gai konkretuak ildotzat dituzten sare sozial berriak ere aurkeztu dira, errezetak partekatzeko balio duena adibidez.

"Vending" banaketa makinek ere tarte handia dute kongresuan. Mugikorrarekin ordaindu daiteke batzuetan, lehen aipatutako NFC teknologia erabiliz, eta beste batzuek, ordea, telefono mugikorra bera saltzen digute.


QR kodeak nonahi daude informazio gehigarria eskaintzeko.

Bitxikeriei dagokienez, haur txiki zein pertsona nagusientzat telefonoak eta ur azpian erabil daitezkeen mugikorrak daude.

Arratsaldean Blackberry eta Samsung-en "Developer day" deritzen konferentzietan parte hartu dugu. Blackberryk bere playbook berriaren aurkezpena egin du, horrelako bana partehartzaile bakoitzari oparituz. Honez gain, mugikor hauek programatzeko plataformak aurkeztu eta azaldu dituzte. Konferentzia teknikoa izan da, programatzaileei zuzendutakoa batik bat.
Samsung-eko kideeek ordea, haien azken gailuetan jarri dute arreta, garrantzia emanez beraien sistema operatibo propioari. Bada 2.0. Konferentzia hau ere teknikoa izan da programatzaileei zuzendua, izan ere, Samsung enpresak eskaini ahal diena transmititzen ahalegindu dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak