Arizmendiko ikasleak bigarren sailkatuta, Sitgesera joango dira

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko ots. 28a, 14:50

Europako Gazte Parlementuak antolatutako oratoria lehiaketako lehen kanporaketan sailkatu dira bigarren. Miren Perez, Ayla Manzanales eta Sinead Nelson ikasleak joango dira bigarren kanporaketara.

Kanporaketa domekan, hilaren 25ean jokatu zuten, Arrasaten eta haiekin batera Arizemendiko Gaztelupe guneko beste talde bat eta Bergarako Aranzadi ikastolako beste bat lehiatu ziren. Lehen kanporaketa horretan guztira bost taldek hartu zuten parte eta Zornotzako Lauaxeta ikastola sailkatu zen lehenengo.

Kanporaketa hartan, Europako parlamentuak jorratzen dituen hainbat gairen inguruan eztabaidatu zuten. Argudiaketa, jendearen aurrean hitz egiten jakitea, errespetuz aritzea... izan ziren talde irabazlea aukeratzeko kontuan izan zituzten aspektuak. Eta hori guztia ingelesez egin behar izan zuten ikasleek.

Lauaxeta eta Arizmendiko Almen guneko taldeak Sitgesen jokatuko den Estatuko kanporaketara joango dira eta han sailkatuz gero, Europara. Hain justu, Miren Perez, Ayla Manzanales eta Sinead Nelson ikasleak joango dira.





ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak