Mugikorretako azken tendentziak Bartzelonan eguenera arte

Jon Berezibar 2012ko ots. 27a, 01:01

MUko Telekomunikazio ingeniaritzako azken urteko ikasleak dira Jaione Martinez eta Maria Amutxastegi. Bartzelonan datorren eguenera arte egiten dabiltzan mugikorren Mobile World Congress ferian daude biak, eta datozen egunetan bertatik kronikagile lanetan ibiliko dira Goienarentzat. MWC zer den wra bertan zer aurki daitekeen azaltzen duen euren lehen kronikan.

Zer da MWC?

Hilak 27tik martxoaren lehenera arte Bartzelonako Fira Montjuïc-en Mobile World Congress (MWC) komunikazio mugikorren gaineko kongresua dago. Urtero egiten da feria hau eta 2006tik 2018ra Bartzelonari dagokio haren antolaketa.

MWC-en xedea haririk gabeko komunikazioetan elkarlan internazionala bultzatzea da. Bertan haririk gabeko komunikazio eta telefono mugikorren munduko aurrerakuntzei buruzko aurkezpen ugari egiten dira.

Aurten interesgarri

Aurten egingo diren aurkezpen deigarrienen artean telefono mugikor itsaspekoa, hatz-markak antzematen dituen telefono mugikorra eta internet txertaturik duen autoa daude.

Hainbat gune  bereizten dira Fira barnean, hauen artean: App Planet, Cloud Embedded Mobile Devices Pavilion, Green Technology Pavilion, Mobile Health Pavilion, Mobile Money Pavilion, mPowered Brands Zone eta Estatuen pabilioia; mugikorretako teknologian dauden alor desberdinak banatuz.

Kronikagile bereziak

Hurrengo egunetan, Jaione Martinez eta Maria Amutxastegi, bertara gerturatuko gara. Mondragón Unibertsitateko Telekomunikazioetan ingeniaritzako karrera amaierako ikasleak gara. Iaz enpresa ideia berrien EKITEN lehiaketa irabazi genuen, eta honi esker Saiolan enpresa eta berrikuntza zentroan gure karrera amaierako proiektua gauzatu ahal izan dugu, gure enpresa, Handy Way, aurrera eramateko beharrezko ikerketak egiten. Marko honetan sortu da eskuartean dugun proiektua: Smatphone deritzen telefono mugikorrentzat aplikazioak gauzatzea. Momentuz, merkatari elkarteei zuzendutako aplikazioa garatu dugu. Aplikazio honen bitartez, dendariek bezeroekin komunikazio kanal zuzen bat eraiki dezakete, azken eskaintza, berri, tendentzia, denda irekiera, ordutegi aldaketa zein bestelako edozein informazio haien eskura jarriz.
Hurrengo egunetan beraz, Bartzelonan ikusten ditugun azken berriei buruz idatziko dugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak