Lodosako ikastolaren aldeko pankartak euroz bete dituzte

Arritxu Barruso 2012ko ots. 24a, 18:56

Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko plazetan irudi berdina atzo arratsaldean: 'Sos Lodosa Ikastola' zioten pankarta erraldoiak eta hizkiaz euroz beteta. Arizmendi Ikastolak Lodosako ikastolari laguntzeko elkartasun jaialdia antolatu du eta hiru herrietan ikastolako ikasleek txanponak utzi dituzte pankartan. Iluntze partera arte egon ziren pankartok lurrean edozeinek Lodosako ikastolari lagundu nahi badio txanponak uzteko.

 

Txaponak batzeaz gain, denetariko jolasak eta ekitaldiak egin zituzten atzo arratsaldean hiru herrietan. Eskoriatzan trikitilari doinuek lagunduta Argitxoren bisita izan zuten eta margo-tailerrak egin zituzten; Aretxabaletan, bertso saioa eta kanta herrikoiak izan zituzten eta Arrasaten Txatxilipurdi elkarteak antolatuta karaokea egin zuten.

Hiru herrietan, 19:00etan amaitu zen festa Ibaialde eta Arizmendi ikastolako ordezkarien agurrarekin. Lodosako ikastolako lehendakariak kontatu digu oso hunkituta daudela: "Ikaragarria izaten ari da. Energia txute handia da guretako gaurko jaialdi hau".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak