Hotmailek Gmailek baino spam iragazki hobea duela dio ikerketa batek

Jon Berezibar 2012ko ots. 15a, 18:59

Ikerketa Microsoftek eskatu dio Cascade Insights enpresari eta Hotmail, Gmail eta Yahoo-ren posta zerbitzuak aztertu dituzte. Gutxigatik, baina Microsoftena atera da garaile Gmailaren spam-akatzaile famaren aurrean. Aldea, halere, hamarren gutxi batzuko da. Oso metodo sinplea erabili dute froga egiteko.

Erabiltzaile izen berarekin hiru kontu sortu zituzten ikerketarako (Hotmail, Yahoo eta Gmailen) eta laugarren bat ezelako iragazki gabea, hosting hornitzaile baten. Posta helbide horiek blog, Facebook eta  kutsatze arrisku handiko guneetan zabaldu zituzten, ehundik gora leku, eta emaitzak jaso bost astetan.

Honakoak izan dira emaitzak: Hotmailen sarrera karpetako mezu guztien %48,57 zen spama, Gmailen %48,88 eta Yahoon %58,33. Hiruren arteko tartea ez da oso handia eta are txikiagoa da Gmail eta Hotmailen artekoa. Filtratu bariko kontuan spam kopurua mezu guztien %64,22 da.

 

Erantzuna

Ikerketa argitaratu eta erreakzioak berehala etorri dira. Kaltetuena Yahoo izan da eta esan dutenez, euren zerbitzuak spamaren %99a iragazten da, metodologiari egozten dizkiolarik akatsak. Fraunhofer institutuari 2010ean eskatu zioten ikerketa erabili dute argumentu moduan. Orduan erakutsi zutenHotmailek baino %40 spam gutxiago jasotzen dutela Yahooreen posta erabiltzaileek eta Gmailekoek baino %55.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak