Zaborrontzia bete-beteta, eta arduratuta

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko ots. 13a, 14:57

Irakurle batek bidali digu argazkia. Eta, horrekin batera, bere arazoaren berri eman digu eta arazoa konpontzeko neurriak hartzeko mezua bidali nahi izan die Bergarako eta Antzuolako Udal agintariei. Izan ere, dio, Urteaga kalean, Antzuolatik gertuen dagoen kalean, dago euren lantokiaren ondoko zaborrontzia eta gaur, astelehena, goizeko 09:30erako bete-beteta zegoen. Autoa gelditu eta zaborrontzian zaborra uzten duen jende asko ikusten duela dio gure irakurle horrek.

Zaborrontzi hori da Antzuolatik jaisten Bergaran dagoen lehena. Urteaga kalean dago. "Gure lantegiaren parean dago eta gaur, esaterako, 10 minutu egon naiz tailerretik kanpo eta ikusi ditut hiru auto bertan geratu eta zaborra botatzen" dio.

Irakurleak dio tailerrean ez dutela asteburuetan lan egiten eta, hortaz, ez dutela zaborrik sortzen. Baina, halere, gaur astelehena izanik, 09:30erako bete-beteta zegoela zabor edukiontzia. "Kokoteraino gaude Antzuolatik datozen autoak gelditu eta zaborra edukiontzi horretara botatzen ikusteaz". Antzuolan atez ate batzen dute, herritarrek sortutako zaborra.

"Bergarako Udalak edukiontzi honen datuak hartu beharko lituzte, jakiteko, azkenaldian, zenbateraino hazi den edukiontzi horretako zabor kopurua, Antzuolan atez atekoa ezarri denetik. Ziurtatu dezaket izugarri hazi dela hemen uzten den zaborraren kopurua".

Gure irakurleak galdera hauek botatzen ditu: "Non bota behar dugu gaur gure zaborra? Antzuolara eroango dugu?". Eta gehitzen du: "Ez da justua geuk ordaintzen dugun zerbitzu bat ezin erabili izatea; Antzuolako Udalak ezin du jakin, datuak eskuan, zein herritarrek ez duen birziklatzen?".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak