Etxeko ospitalizazioaren gaineko Osasun Ikasgelak

Mireia Bikuña 2012ko urt. 27a, 17:00

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuak (ESI) Osasun Ikasgelak ipiniko ditu martxan. Helburu nagusia herritarrei gaixotasunen, tratamenduaren eta bizitza estilo osasuntsuen gaineko informazioa ematea da. Lehen bi ikasgelak Bergaran eta Oñatin egingo dituzte: hurrenez hurren, hilaren 31n eta otsailaren 7an. Bergarakoa Irizar Jauregian izango da eta Oñatikoa kultura etxeko zine aretoan. Biak ala biak, 19:00etan.

Etxeko ospitalizio zerbitzuko buru Julio Sandoval medikuak emango ditu eskolak. Landuko dituen gaiak dira: Zer da etxeko ospitalizazioa?, Debagoieneko profesional taldea eta eskualdeko kobertura, Etxeko ospitalizazioaren abantailak ohiko ospitalizazioarekiko, eta Egiten diren prozedura terapeutikoak eta diagnostikoak. Ekimen berriak aurreikusten du urtean 12 ikasgela antolatzea. Guztira, sei gai ezberdin aztertuko dituzte.

Orain dela hiru urte

Etxeko Ospitalizazio Zerbitzua Debagoienean ezarri zen orain dela hiru urte eta bere erabilera handituz joan da etengabe, (580 erabiltzaile 2011n)  erabiltzaileentzako abantaila izugarria izanik erabateko osasun artatze segurua izan dutelako eta gainera euren etxean bertan izan dutelako. Bestalde, ospitalearentzat oso aurrerapen handia izan da, bertako ospitaleratze ohearen disponibilitatea askoz handiagoa delako. Horren arrazoia da etxeko ospitalizazioan ohean dauden gaixoek ez dutela okupatzen Ospitaleko oherik. Azken onuradun garrantzitsuak ospitaleratze klasikoan ohea behar duten gaixoak dira, zerbitzuaren disponibilitatea hobea izan delako. 

Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua

Osakidetzak 2011ko abenduan sortu duen zerbitzuen antolaketa berria da eta artatze modalitate biak (lehen mailakoa eta espezialdua) uztartzen ditu erakunde bakar batean, pertsonek zerbitzu bakoitzetik hartzen duten artatzea integratzeko eta koordinatzeko helburuarekin. Bere baitan hartzen ditu abendura arte Debagoieneko Ospitalea izan dena eta Arrasateko, Aramaioko, Aretxabaletako, Eskoriatzako, Leintz Gatzagako, Bergarako, Oñatiko eta Antzuolako osasun zentroak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak