Hondakikenei buruzko formazio saioak antolatu dituzte hautetsiendako

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko urt. 24a, 14:14

Debagoieneko Mankomunitateak antolatu ditu eta lehenengoa aurreko zapatuan egin zuten, Antzuolan. Hondakinen arazoaz zein Antzuolako atez atezkoaz jardun zuten.

Debagoieneko Mankomunitateak hondakinen gaineko formazio saioak antolatu ditu bailarako hautetsiendako eta Zero zabor taldeetako kideendako.

Lehen saioa, teorikoa

Hiru saio aurreikusi dituzte eta lehenengoa aurreko zapatuan egin zuten, Antzuolako Torresoroan. Saio hartan formazio teorikoa jaso zuten han batutako Bildu, EAJ eta Aralarko hautetsiek eta baita Zero zabor taldeko kideek ere. 60 bat batu ziren.

Alde batetik, gaur egun hondakinekin dagoen arazoaz jardun zuen Garbitania enpresako ordezkari batek. Garbitania, hondakinak gaika bildu eta kudeatzeko baliabideak ahalik eta gehien optimizatuz, udalerriei zein mankomunitateei zerbitzua eskaintzen dien entitate publikoa da, Hernani, Usurbil eta Oiartzungo Udalek bultzatutakoa. Gaur egun Hernani eta Usurbilgo atez atezkoaz arduratzen da. 

Bestetik, Antzuolan atez atekoa ezartzeko emandako urratsak azaldu zituzten. Azalpenok Pedro Iturbek, aurreko agintaldian Antzuolako alkate izandakoak, eta Markel Azkargortak, Antzuolako Udaleko teknikariak eman zituzten.

Bigarren eta hirugarren saioak, praktikoak

Bigarren eta hirugarren saioak praktikoagoak izango dira. Bigarrenean, atez-atekoa ezarrita dagoen herrietara bisita egingo dute, bilketa eta azpiegituren antolaketa bertatik bertara ezagutzeko. Hirugarrenean, hondakin kudeaketa plantak ezagutzeko bisitak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak