WhatsApp aplikazioak App Storetik kanpo jarraitzen du oraindik ere

Jon Berezibar 2012ko urt. 17a, 13:07

Joan den barikuan erretiratu zuten mezularitza aplikazio ezaguna Apple-en App Storetik gabeziak atzeman eta segurtasun arazoak argudiatuta. Konpainiatik diote bertsio barria aurkeztu diotela jada Apple-i eta onespenaren zain daudela. Hala ere, sarean susmoa zabaldu da erabakia ez ote datorren Applen berezko iMesagge aplikazioare mesedetan, WhatApparen zabalkunde itzela ikusita. Deigarria da, hain zuzen, Android eta Blackberryrentzat eskuragarri jarraitzen du-eta.

Joan den eguenean kendu eta oraindik ez da itzuli aplkazioen dendara iPhonearentzako Whatsapp mezularitza aplikazio ezaguna. Azken asteetan kolokan egon da aplikazioa segurtasunean aurkitutako zuloak agerian geratu direlako. Apple-ek aplikazioa erretiratzea erabaki zuen eta orain bertsio berriaren onespenaren esperoan daude WhatsAppekoak. Halere, kontrakoa uste duenik ere badago eta askok uste du Applek bere iMessage mezularitza aplikazioaren mesedetan erretiratu duela Whatsapp popularra. Azalpen ofizialetan, baina, segurtasun kontuak aitatzen dira, beste barik eta Whatsapp-en konpainitik bertatik argitu zuten behin behineko desagerpen bat izan dela eta laster egongo dela atzera ere eskuragarri.


Segurtasuna kolokan

Esamesak esames, hala eta guztiz ere, egia da Applek segurtasunean zenbait gabezia atzeman dizkiola  Whatsapp aplikazioari; garbi geratu zen erraz eskura zitezkeela erabiltzaileen datuak zerbitzarietara sartuta, batez ere WiFi sarea erabiliz gero. Datuak gainera zifratu barik gordetzen ei dira zerbitzarietan. Hori horrela izanda, deigarria da gainontzeko sistema eragileen aplikazio-dendetatik ez dutela erretiratu WhatsApp eta halakorik egiteko asmorik ere ez dute agertu Android ala Blackberrytik, esate baterako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak