Hondakinen sorreraren prebentzioari buruzko erakusketa ibiltaria eta beira birziklatzeko kanpaina abian dira

Maider Arregi 2012ko urt. 10a, 13:12

Debagoieneko Mankomunitateak hondakinen sorreraren prebentzioari buruzko erakusketa ibiltaria antolatu du. Urtarrila eta apirila bitartean izango da ikusgai Debagoieneko herri ezberdinetan. Lehena Oñatin izango da. Ondorengo geltokia  Bergara izango da. Horrez gain, beira gaika biltzeko kanpaina ere zapatuan abiatuko du Mankomunitateak. Jarraian xehetasunak eta egutegiak:

Erakusketa ibiltaria 2012ko urtarrila eta apirila bitartean mankomunitateko udalerri guztietan egongo da ikusgai. Publiko ororentzat zabalik egoteaz gain, Debagoieneko Mankomunitateak urtero bailarako eskolekin egiten duen zaborra eta kontsumo arduratsuaren inguruko kanpainaren barruan sartzea erabaki du. Hau horrela, DBH-ko 2. mailako ikasleei zuzendutako bisita gidatuak antolatuko ditu. Guztira 600 bat ikaslek parte hartzea espero da 26 bisita gidatuen bitartez. Honetaz aparte, beste 12 bisita gidatu ere eskainiko ditugu publiko orokorrari zuzenduta.

Lehenengo herria erakusketa jartzen Oñati izango da, urtarrilaren 10etik 22ra ikusgai egongo da kultur etxeko erakusketa aretoan, 18:00etatik 20:00etara egunero. Bisita gidatuei dagokienez, urtarrilaren 17 eta 19an izango dira ikasleei zuzendutakoak, kasu honetan eskola-ordutegian, eta publiko orori zuzendutakoei dagokienez, urtarrilaren 16 eta 18an egongo da aukera bisita gidatuen bitartez erakusketa ikusteko. Azkeneko hauetan parte hartzeko, nahikoa izango da  19:00etan bertan egotearekin. Erakusketa ibiltaria honek Bergaran izango du hurrengo geltokia, urtarrilaren 24tik otsailaren 5era arte osoko bilkura aretoan.

Erakusketan landuko diren gaiak
- Ur zirkuituak: iturriko ura, gai ezin dezakezun plazera.
- Diseinuzko tratamenduak: ekodiseinua.
- Kontrasteen eremua: soberan hemen, faltan han.
- Terapia miragarriak: hale hop, bihur zaitez konpost.
- Berpiztua irteko: murriztu, konpondu, berrerabili, …
- Hondakinterapia: hobe ez zikintzea.
- Azken zirkuitua: pentsatu egin aurretik.

Erakusketa zaborra

Beira birziklatzeko kanpaina

Beira gaika biltzeko kontzientziazio kanpaina martxan jartzea beharrezkotzat jo du Mankomunitateak jasotzen den kantitatea handitzeko; eta bide batez, zer eskatzen den eta zer ez jendeari ezagutarazteko. Hala, herrietako leku konkretu batzuetan bi edo hiru orduz,  karpa bat jarriko da. Karpa horretan, adituak diren bi dinamizatzaile egongo dira gerturatzen direnei beiraren birziklapenari buruz informatzeko eta prestatuta dituzten jolas eta
ekintza batzuetan jendearen parte-hartzea sustatzeko. Jarraian xehetasunak eta egutegia:

beira kanpaina

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak