Mundukideko langileak eta boluntarioak egun batez batera Arrasaten

Larraitz Zeberio Lekuona 2011ko abe. 29a, 17:30

Mundukide gobernuz kanpoko erakundeko kideek urteroko topaketa egin dute gaur Arrasateko kulturaten.

Urte osoan munduan zehar lanean diharduten langileak boluntarioekin eta gainerako lankideekin elkartu dira gaur. Arrasateko Loramendi gelan hasi dute topaketa. Bertan erakundeak munduan zehar martxan dituen proiektu ezberdinen berri eman dute langileek. Aurtengo topaketan Brasilgo eta Mozanbikeko proiektuak izan dira protagonista. Nondik norakoak elkarbanatzeko eta esperientziak konpartitzeko eta trukatzeko aukera izan da.

Topaketaren helburua nagusia, baina, egun batez Mundukideko kide guztiak batera egotea izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak