Sohütako Eperra ikastola txiki gelditu da. 80 ikaslerendako eraiki zuten eta aurten 110 ikaslek eman dute izena. Ikasle kopurua hasiz doala ikusita, ikastola handitzea beharrezkoa ikusi dute eta handitze lan horiek ordaintzeko dirua batzeko, Gabonetako otarrak egin dituzte.
Otar horiek Zuberoako produktuak dituzte: ardi esnez egindako kiloko gazta bat, kilo erdiko ezti potea, pate eta etxean egindako biskotxak. 39 euro balio du otar bakoitzak.
Otarrak e-mailez eskatu daitezke helbide honetara mezua bidalita: zuberoako.ikastola1@orange.fr. Azaroaren 30a baino lehen eman behar da izena, telefonoa eta erosi gura duzuen otar kopurua lehen esandako helbide horretara mezua bidalita.
Ordainketa egiteko zenbakia: 30350036190360056389
Otarrak abenduaren 10ean jaso ahal izango dira. Otarre kopuru handia bada, zuen helbidera eramango dizuete, txikia bada, Bedoñako Iturralde etxean jaso ahal izango dituzue.