Steve Jobs hil da, garai digitalaren mugarriak ezarri dituen gizona

Jon Berezibar 2011ko urr. 6a, 13:22

Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzaile eta arima, hil egin da, 56 urterekin. Goizaldean hil da, gaixotasun luze baten ostean. Pankreas minbizia zeukan aspalditik eta gibela transplantatuta zuen. Mac ordenagailuen, edo Ipod, Iphone eta Ipad arrakastatsuen asmatzaile nagusia izan zen. Ordenagailua berrasmatu eta gero, lehen iMacekin, milioika pertsonaren kontsumo eta aisialdi ohiturak irauli zituen bere asmakizunekin. "Bisionario" da haren izenarekin bat gehien entzun den hitza.

Munduko informatika konpainia handienetako baten sortzailea bai eta garai digitalaren ikurra da Jobs, ezpada, garai digitalaren bultzatzailea bera, ikusita Applek ezarri duela orain arte urratsak nola eta norantz eman behar diren.

1970ean sortu zuen Jobsek Apple, garaje baten, kontakizun aski ezaguna da hori,  baina 1985ean kaleratua izan eta gero 1996an itzuli zen Jobs, sagartxoaren handikia gaur egun dagoen Olimpo horretan kokatzeko. Abuztuan utzi zion Appleko zuzendari exekutibo izateari, Tim Cooki lekukoa eskuratuz.

Gure garaia definitu duten asmakizunak

1996an itzuli zen Applera eta orduan aurkeztu zituen produktuek erabiltzailearen eta ordenagailuen arteko harremanak behin eta betirako aldatu zituen. iMac eta Mac OS sistema eragilearen garaiak dira, etxe guztietara hasi ziren ordenagailuak sartzen eta arrotz izateari utzi zioten pantaila eta arratoiek.

Bigarren iraultza: iPodak. Aisialdiaren mundua aldatzera etorri zen Jobsen, musika jogailu arrakastatsuarekin eta iTunes denda birtualarekin. Merkatua mendean hartu eta gaur egungo kontsumo digitalaren oinarriak ezarri zituzten. iPhonea, hurrengo urratsa ala nola telefono mugikorra bizitza digitalaren erdigune bihurtu. Telefono batek zer izan behar duen eta zer ez esaten jarraitzen du iPhoneak.

Eta azkenean iPada, mahagaineko ordenagailuari nagusitza kendu eta post-PC garaia ekarri duena.

Asmakizun horiek dira garai digitalaren mugarriak eta guztiak konpainia batek eta atzean hainbat urtean izan duen Jobs lemazainak ekarri ditu. Mendeko figurarik garrantzitsuenetako bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak