Google + irekia da dagoeneko

Jon Berezibar 2011ko ira. 21a, 14:44

Hiru hilabetez probatarako bertsioan eta gonbidapen bitartez soilik erabilgarri egon eta gero, dagoeneko publikoa eta irekia Google + sare soziala. Aurrerantzean edonork sortu ahal izango du bere profila bertan eta orain arte beta bertsioan gainontzeko erabiltzaileek izan dituzten zerbiztuak erabili.

Honekin batera funtzionalitate berriak gehitu dizkiote sareari sakelakoetara begira. Hangouts delakoa da lehena, lagunen artean hitzorduak egin eta edukiak partekatzeko (Androiderako bakarrik) edo bilaketa sarearen barruan egiteko aukera. Azkenaldian zeresana eman du kontua zeukaten erabiltzaileen erabilpen denbora asko gutxitu izanak, interesa galtzen zebiltzala, alegia. Orain, irekia izanda, jarduera maila igotzea espero dute Googlen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak