Googlen ordainketa sistema martxan da Estatu Batuetan

Jon Berezibar 2011ko ira. 20a, 19:00

Maiatzetik zenbait hiritan proban ibili eta gero, herrialde osoara zabaldu dute ordainketa sistema Visa, Mastercard American Express eta Discover konpainiekin elkarlanean. Datozen hilabeteetan nahi dute herrialde gehiagoitara zabaltzea.

Lehen urratsak Sprint telefonia konpainiarekin eta Nexus S 4G mugikorrarekin eman dituzte, terminal horretan soilik dago erabilgarri Google Wallet, baina berehala zabalduko dute zerbitzua mugikor gehiagotara. Telefonoak NFC delako gertuko irismeneko kablerik gabeko teknologia erabiltzen du; Android sistema eragilea eta dendetan ordainketa egiteko terminala ere behar da.

Komertzioek ez diote Googlei kuotarik ordainduko zerbitzua izatearren, banketxeetako TPVetan ez bezela. Zuzenena kontu korrontera edo erositako prepago txartel batera lotu daiteke Google Walleta ordainketak egiteko eta PIN bat izango du erabiltzaile bakoitzak erosketa baimentzeko.

Teknologia berriak gainera, leialtasun beherapenak edota deskontuak eskuratzeko moduak erraztuko dizkio bezeroari, Googletik aurreratu dutenez. Gainera, Googlen bertan bilatu ahalko dira sustapen eta beherapenak eta zuzenean mugikorrera bidali, erosketa egiterako unea aplika daitezen.

Googlen asmoa da hilabe batzuren buruan herrialde gehiagotara zabaltzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak