Arina eta itxuran originala izango da Windows berria, tabletetarako prest

Jon Berezibar 2011ko ira. 20a, 10:34

2012 urte amaieran egongo sistema operatzaile berria merkatuan. Diseinua da deigarriena baina erabilpenean ekarriko ditu aldaketarik sakonenak

Windows 95 historikoa abiatu zutenetik sistema eragilerik iraultzaileena izango omen da Windows 8a. Aurreko astean egin zuten Windows Build delako aurkezpena eta arduradunek agindu zuten aldatu egingo dela erabiltzaileak ordenagailuarekin ibiltzeko modua. Izan ere, Windows 8 pantaila ukigarriekin jarduteko bereziki diseinatu dute. Hasierako pantailatik bertatik izango da ezberdina Windows berria eta paneletan banatuko dira erabiltzaileak gehien erabiltzen dituen gune eta aplikazioak eta pertsonalizatzeko aukera asko emango ditu. Metro dauka izena interfaze berriak eta hatzamarrekin erabiltzeko dago pentsatua, diseinu arin eta orijinalarekin, aurkezpenean bertan izandako adituek komentatu dutenaren arabera eta Windows Phonean erabiltzen den horren egokitzapena da Metro.


Bizitza  "hodeiean"

Ezin bestela eta Windows 8ak urrutiko biltegiratzeari garrantzia emango dio, bai fitxategiak hodeiean gordetzeko eta baita ere gailu ezberdinak sinkronizatzeko moduetan. SkyDrive delako aplikazioarekin, adibidez, edozein fitxategi igo zein jeitsi ahalko da gailuetara. PC eta tableten arteko muga ezabatzea da helburua, joera nagusia da-eta hori.


Internet Explorer berria

Hamargarren bertsioa izango du web nabigatzaileak eta nobedade moduan, zuzenean exekutatu ahalko ditu HTML5ean edo CSS3an diseinatutako aplikazioak. Errendimenduan hobekuntzak ekarriko ditu nagusiko nabigatzailearen bertsio berriak.


Iritzi ona aurkezpenean

Aurkezpena jaso duten aditu eta kazetariek itxura ona hartu diote Windowsen apustu berriari. Berebiziko garrantzia du honek "post-PC" garaira begira egin duten apustu garrantzitsuena da-eta, erabakigarria, Windows Vistaren hutsegitea eta gero.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak