Doako wi-fi publikoa eskaini ahalko dute Udalek baina muga zehatzekin

Jon Berezibar 2011ko ira. 19a, 13:54

Auzolagun taldeei ere baimena eman diete baina operadoreen oniritzia beharko dute • Interes publikoa duten webguneetara soilik sartu ahalko da wi-fi publikoetattik, sententzia baten arabera

Malagako Udalako 300.000 euroko isuna ordaindu beharko du dagokion erakunde erregulatzaileari hiriko alde zaharrean wi-fi publiko eta doakoa eskainiko zutela ez abisatzeagatik. Audientzia Nazionalak eman zuen eguaztenean epaia jakitera operadore pribatuen salaketa jaso eta gero. Erabakiaren arabera, erakunde publikoak wi-fi zerbitzua eskaintzekotan, operadore pribatuen baldintza beretan egin beharko dute, Telekomunikazioen Lege Nagusiak ezarritakoak, alegia. Epaiak gainera zehazten du erakunde publikoek wi-fia eskaini ahalko dutela, bai, baina betiere sare horretatik alor publikoko webgune ala zerbitzuetara sartzeko – errolda agiria eskatu ala ordainketa bat egiteko, esate baterako – eta ez edozein webgunetara sartzeko. Honi 2010ean onartutako beste neurri bat gehitu behar zaio, hain zuzen, segunduko 256 kilobyteko abiadura ez gainditzea; konexio mota geldoa, inondik inora, gaur egungo beharretarako. 

Komunitateetan baimena

Etxebizitza eraikineten wi-fia partekatzeko aukerari ere argi berdea eman diote epaileek, autoprestazioa dela garbi utzita, operadoreari jakinaraziz eta  irabazi asmorik egiten bada. Jaengo komunitate batek izandako auzia argitu eta gero eman da jakitera baimena. Gakoa hemen operadoreen baimenean dago, ezinbestekoa baita legala izan dadin eta operadoreetako asko ez dira prest egoten zerbitzu hori ematera. Zenbait kasutan, espresuki debekatu egiten da ADSL zerbitzua partekatzea.
Wi-fi publikoa kafetegi, hotel, autobus ala kioskoetan ere eskaintzen da gaur egun. Legearen arabera baimena erabatekoa da beti ere irismena establezimendura bakarrik mugatzen baldin bada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak