Amazon denda birtuala eguenean zabalduko dute Estaturako

Jon Berezibar 2011ko ira. 7a, 14:24

Estatu Batuetan ireki zutenetik 16 urte igaro eta gero, hilaren 15ean zabalduko dute Amazon.es Espainiako Estaturako. Denda amerikarrak baino zerbitzu gutxiago izango ditu baina, hasiera baten, eta soilik fisikoa den materiala erosi ahalko da, nagusiki liburuak, musika, bideoak ala gailu elektronikoak.

Bitxia da musika ala liburu elektronikoen deskargarik ez egotea baina oraindik Espainiako argitaletxeekin negoziazioetan dabiltza. Hala ere, espero da urte amaiera baino lehen liburu elektronikoak saltzen hastea ze ordurako salgai izango du Kindle irakurgailua eta, horrenbestez, eskuragarri egon beharko litzateke katalogo elektronikoa. Jakinarazi dutenez, Roca etxearekin dagoeneko sinatu dute hitzarmena  eta Libros Asteroiderekin akordioa ixtekotan dira. Random House eta Santillana argitaletxeekin ere dagoeneko hitz eginda daude.

 

16 urte

Amazon 1995an abiatu zuten Seattlen liburudenda birtual bezala eta hilabete baten buruan Estatu Batuetako 50 estatutan eta munduko 45 herrialdetan hasi ziren liburuak banatzen garaje batetik. Hortik gutxira hasi ziren disko edota material elektronikoa banatzen. Enpresak betidanik izan du prezio politika oso agresiboa.  Kindle irakurgailu elektronikoa, eren ikur nagusia, 2007an ipini zuten salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak