Nobedade eta aldaketak sare sozial nagusietan

Jon Berezibar 2011ko abu. 29a, 14:26

Facebook, Google + eta Twitterren aldaketak eta berrikuntzak egongo dira oraingo astean. Facebookek pribatutasun eta partekatze aukerak aldatu ditu, argazkien etiketatzean nagusiki; Google + sareak esteka eta guneak partekatzeko aukera zehatzagoak abiatuko ditu eta Twitterrek argazki galeriak izango ditu aurrerantzean.

Facebook

Argazkiak etiketatzerakoan aurrerantzean erabiltzaile batek bestea etiketatzean, etiketatua izan baino lehen galdetu egingo zaio erabiltzaileari ea nahi duen.  Orain arte erabiltzaile batek zuzenean edozein kontaktu etiketa zezakeen argazki baten, nahiz eta gerora etiketatuak bere izena ezaba dezakeen.

Ezarpen aukerak agerikoagoak izango dira, antza, Facebooken eta errazagoa izango da partekatzen diren edukiak zeinek ikusi ditzakeen eta zeinek ez kudeatzea. Hala, profileko edozein informazio gehitu ala aldatzerakoan datozen egunetatik aurrera zehaztu ahal izango da nork ikusi dezakeen eta horrez gain gerora ere aldaketak egin daitezke eta zirkulua, zabaldu ala itxi.  Google + zerbitzu berriak ekarri duen nobedade nagusienetako bati aurre egiten dio horrela Facebookek; kontaktu taldeak sortu, “zirkuluak eratu”, eta horrela partekatzea eta pribatutasuna gordetzea errazten da. Egindako aldaketa horiek gainontzeko erabiltzaileei zelan agertuko zaizkien ikusteko aukera ere egongo da.

Google +

Googlek ere, nahiz eta Google Plus jaioberria den, aldaketak ekarriko ditu +1 delako botoian (lotura bat atsegin duzula adierazi eta zuren sarean zabaltzen duen botoia). Aurrerantzean erabiltzaileak egoki ikusten duen zirkulu zehatz batekin konpartitu ahalko du atsegin ala zabaldu gura duen gune edo orria. Zirkuluko erabiltzaileei linka bera, edukiaren laburpena eta irudi bat agertuko zaie.

Twitter, irudi zerbitzuak hobetu guran

Sare sozial nagusiak ados jarri direla ematen du eta Twitter ere badator berrikuntzekin. Erabiltzaileek partekaturako argazki berrienen galeriak osatzen hasi dira Twitterren yFrogm, Instagram edo Twitpic zerbitzuen antzera. Erabiltrzailearen profilean ordena kronologikoan agertuko dira irudiak, bai zuzenean igotakoak, zein aipatutako zerbitzu horien bitartez partekatutakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak