'Anonymous'-ek Google plus-i aurre egin dio Anonplus-ekin

Maider Arregi 2011ko uzt. 19a, 13:53

Anonymous hacktibista taldeak, bere kideen arteko konexioa eta harremana indartzea erabaki du sare sozial propio baten bidez. Anonplus dauka izena proiektuak eta momentuz beta, proba fasean dago. Anonymous-eko zenbait kide Google plus eta Faceebok-etik kanporatuak izan dira eta hauen erantzuna sare sozial propioa egitea izan da. Hackerren topagune askea izateko jaio dela adierazi dute. Bertan, zentsura gabeko sarea sortzea dute helburu. Hala ere, oraindik zerbitzu hau ez dago erabilgarri, baina, berrikuntzen gainean berba egiten duen foroan hartu daiteke dagoeneko parte.

Google plus plataformak, mota honetako sare eta zerbitzuak hedatu nahi ditu eta hainbat enpresen interesa ere piztu du jada. Hala, Facebook eta Google plataformen gerra eta borroka hasia da, puri-purian dago. Orain, espezializatutako sare sozialek, Anonymous taldearekin lehiatu beharko dute. Era berean, Anonplus webgunearen sortzaileek adierazi dute "zentsura gabeko" eta "Internet hobea" nahi dutenendako proiektua dela. Aspaldi mahai gainean zegoen proiektuak dela azpimarratu dute kideek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak