MiniDisc walkmanak fabrikatzeari utziko dio Sonyk

Jon Berezibar 2011ko uzt. 11a, 14:52

Iaz Walkmanarenak egin eta aurten MiniDiscari esan diote agur Sonykoek. Cassetten desagerpena eragiteko asmoarekin merkaturatu zuten lehena 1992an etan 2004 HD formatua kaleratu zuen, 45 musika ordu gordetzeko ahalmenarekin. Hala ere, inoiz ez du formatuak zabalpenik lortu eta batez ere Japonian eta Ekialdeko herrialdeetan izan zuen onarpenik handiena, garairik onenetan. Merkaturatu duten azken modeloa agortu arte izango ei dute salgai, Sonytik bertatik diotenez.

Europan hilabete barru, hortaz, eta iragarpenen arabera, ez da dendetan MiniDiscik egongo.Estatu Batuetan dagoeneko urte hasieratik utzi zioten satzeari.

CDaren gorakadaren garaian zabaldu zen gehien MiniDisca baina formatu horri ezin izan zion aurre egin eta 2001ean iPodak agertzearekin batera Sonyren formatuaren atzera bueltarik gabeko gainbehera etorri zen. Hain zuzen, Estatu Batuetan izan du onapenik txarrena disko horrek ze, txikia izanda ere, merkatu kuotaren zati bat izan du MiniDiscak bai Japonian, baina baita Europan ere. Gaur egun, ostera, "musika eramangarriaren" erregetza, walkmanekin Sonyk izan badu joandako hamarkadetan, ia erabat Applena da iPoden bertsio ezberdinetakin eta baita iPhonearekin ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak