goiena.eus

Aiora Renteria: "Guretzako ohore bat da gure abesti bat hainbeste jenderi gustatzea"

  Kultura  Aramaio  Debagoiena

Zea Maysekoek, bizi duten une gozoa benetan disfrutatzen dabiltzala agerikoa da: jotzen eroso, pozik, abesti  dantzagarriak eta plazak beteta. Euskal talde gehienen ametsa, egia da Errekaldekoentzat.

Atzo Aramaion jo zenuten, gaur Mungian… eta asteburu guztiak antzera izango dituzue. Astelehen gogorrak izango dira uda parteko hauek, ez?

Ba bai, baina eguraldi onarekin dena ondo eramaten da. Fisikoki nekatuta baina normalean oso animatuak hasten ditugu asteak asteburu oso interesanteak izaten ditugulako.

Badira hilabete batzuk geratu ere ez zaretena egin kontzertuak ematen eta uda are lanpetuagoa izango da, nekatzeko beldurrik?

Gustora egiten diren gauzak ez dute hainbeste nekatzen, gainera oporrak ere pentsatuta ditugu deskantsatzeko.

Negua joan da-ta abestiarena fenomenoa da, behin eta berriro entzun daiteke taberna edo txosnetan, bideoklipak izan duen zabaldunke eta harrera ikaragarria izan da, jende ia guztiak ezagutzen du abestia? Inoiz espero zenutan zuen abesti batek halako arrakasta izango zuenik?

Abestia egin genuenean eta gure lagunek entzuten zutenean asko gustatzen zitzaiela esaten ziguten,bideoklipa egin genuenean ere Ainhoaren lana ikusita bagenekien jendeari asko gustatuko zitzaiola. Guretzako ohore bat
da gure abesti bat hainbeste jenderi gustatzea.

Dagoeneko “Elektrizitatea” abestia ordezkatuko zuen abesti honek, ez, zuen jarraitzaileen faboritoenen artean eta ez da marka makala!

Jende ezberdinera heldu gara abesti honekin eta talde baten iraupenerako oso garrantzitsua da hori.

Esan daiteke "Era" dela harrerarik gozoena izan duen diskoa?

Bai, hamalau urte ondoren bageneukan gure publikoa ere baina lehenago esan dugun bezela disko honekin  entzule ezberdinek ezagutu gaitue.Orokorrean disko guztiak aukesterakoan harrera oso ona eduki dugu, beti izan da
aurrerapauso bat disko batetik bestera.

Kukutzako gaztetxea kinka larrian da, Aramaioko kontzertuan ere gogoraarzi zenuten hori. Asko eman dizue Gaztetxeak? Nola egin daiteke laguntzeko?

Gaztetxea laguntzeko atxikimenduak eskatzen daude, you tuben lib dup bat ere badago kukutzak egiten dituen lan guztiak ikusteko, ahal den eta jende gehienari zabaldu behar zaio jendeak ikusi dezan lotsagarria izango litzatekelako horrelako kultur gune bat desagertzea.

Zea Maysen kontzertuak gaur egun dagoeneko dantzagarriak dira, eta festa giroa nabaria da. Alde handia dago zuen hasierako ibilbidearen eta oraingoaren artean. Dantzarazteko gogo horri gustua hartu diozue?

Kontzertuak monentu ezberdinak ditu, burua mugitzekoak, lasaitasunez entzun eta musikarekin bidaiatzeko momentuak eta azkenengo zatia dantzagarria. Sentimendu eta emozio ezberdinak eragitea atsegin dugu.

Gainera, era berean, ematen du ikusle gazteagoekin konektatzea ere lortu duzuela azken bi diskoekin, jende gazteagoa ere  ikusten da kontzertuetan. Zea Maysek, nahi du, oraindik ere luze jardun dezakelakoaren seinale, ez?

Espero dugu baietz, jende gazteagoak gure musika entzutea urte askotarako bizia ematen digu!!! 14 urte pasatu ondoren freskotasuna galdu ez dugularen seinalea da hori.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa