Hiru hilabetean hondakinen %90 berreskuratu dute Antzuolan atez atekoarekin

Julen Iriondo 2011ko eka. 7a, 14:48

Hiru hilabete dira Antzuolan hondakinak atez ate biltzen hasi zirela, eta esku artean ditugu denbora tarte honetako datuak.Antzuolako Udalak zoriondu egin ditu herritarrak, egiten ari diren ahalegina ematen ari den emaitzengatik.

Emandako datuen arabera martxotik hona hondakinen ia %91 birziklatu edo berrerabiltzeko berreskuratu dute Antzuolan, eta %9 pasatxo baino ez da geratu errefusa moduan, berreskuratu ezinda.

Berreskuratutako %91 hori horrela banatzen da: organikoa da gehiena, %53, papera %20 eta ontziak ia %18.

Antzuolako Udalak nabarmendu du gai organikoaren bilketaren aurreikuspenak betetzen ari direla herrian, eta gogora ekarri du 150 familia inguruk beren kabuz kudeatzen dituztela hondakin organikoak, konposta eginez.

Udalak bidalitako oharrak ere badio atez-atekoaren jarraipen batzordeak martxan jarraitzen duela, bilketaren datuak aztertzeaz gain zero zabor politiketan sakontzeko asmoarekin, Antzuolan sortutako hondakin kopurua jaisteko eta eredu jasangarriago baten alde egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak