Euskal Wikipedian 100.000 artikulutik gora dago jadanik

Jon Berezibar 2011ko mai. 31a, 13:00

100.000 artikuluena marka da eta dagoeneko igaro du euskarazkoak, modu nahiko esanguratsuan gainera, Euskararen debekua artikuluarekin. Euskaraz edukiak igo ohi dituztenen artean adostu zuten mugarria ipiniko zuen artikulua horixe izango zela eta joan zen asteko domeka goizaldean kargatu zuten.

Gaur egun euskaraz 100.580 artikulu daude eta 186.023 orri guztira (eztabaida foroak eta antzerakoak zenbatuta). Zifra potoloagoak ere eman daitezke, esateko, sortu zenetik 2.141.642 aldaketa egin direla edota 26.281 erabiltzaile daudela erregistratuta gaur egun.


Gizateriaren ondare "digital"

Wikipedian 32tik gora hizkuntzatan idazten da eta, hain zuzen, UNESCOk Gizateriaren Ondare digital izenda dezan kanpaina hasi dute Wikipediaren fundatzaileek. Erabiltzaileen ekarpen boluntariekin osatzen den on-line entziklopediaren hautagaitza babesteko sindadurak batzen dihardute webgune baten bitartez. Sustatzaileek aurten, hain justu, ekimenak entziklopediaren hamargarren urteurrenarekin bat egin dezala gura dute. Jakintza aske eta partekatuaren ikurretako bat izatea gura dute Wikipedia, "zibilizazioaren historian inoiz egon den jakintzaren elkartrukerako leku berdingabea" izan dela azalduz. Momentuz UNESCOk ez dauka ekimen digitaletarako kategoria berezirik eta hori aldarrikatzeko ere bultzatu nahi dute kanpaina hori.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak