Behera egin du ordenagailuen salmentak azken hileetan

Jon Berezibar 2011ko mai. 18a, 18:07

Aurtengo lehen hiruhilekoan %18 jausi da ordenagailuen salmenta. Jaitsiera nabarmena da hori mahaigaineko ordenagailu zein eramangarrietan mendebaldeko Europa osoan eta ehunekoa handiago da kontsumo pribatuko datuei begiratuz gero %25eko jeitsierarekin. Eremu profesionalean %8 egin dute behera salmentek. Guztira, 14,71 milioi ordenagailu saldu dira 2011ko lehen lauhilekoan.

Beherakada honen zergaitiari hainbat arrazoi ematen diote analistek eta krisiaren eragina aitatzen dute guztiek baina baita pilatutako gehiegizko stocka ere.
Etxe konkretuei dagokienez, liderra Hewlett-Packard da Europan eta beherakadarik handiena Acer etxearen salmentek izan dute, %30eko salmenta gutxiagorekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak