Disko gogorrik gabeko ordenagailu merkeak saltzen hasiko da Google ekainean

Jon Berezibar 2011ko mai. 16a, 12:18

'Chromebook' izena daukate eta Internetera konektatuta egiten dute lan. Ordenagailuek Chrome web nabigatzailea erabiliko dute sistema eragile moduan eta ekainaren 15ean ipiniko dituzte salgai Amazon eta BestBuy atarietan. Samsung eta Acer etxeak hasiko badira ere, edozein fabrikatzailek erabil ahal izateko moduko sistema eragile irekia dute Chromebookek.

Sarean nabigatzeko erraztasna eta erosotasun izango dira, Googlekoek diotenez, ordenagailu mota berri honen indarguneak, 8 segundoko abiatze batekin, Internetera konektatu eta guzti. Sareko konexioarekin eta hodeiko informazioarekin bakarrik, bestelako software barik, lan egiten duten erabiltzaileentzat bereziki diseinatuta dagoen ordenagailua da. Esan moduan bi izango dira fabrikatzaileak momentuz.


Modelo bi, momentuz

12,1 hazbeteko pantaila eta 1200x800 pixeleko erresoluzioa dauka Samsungen modeloak, 1,48 kiloko pisua eta 8,5 ordu irauten du bateriak. Nukleo bikoitzeko 1,6 GHz-ko prozesatzailea darama barnean, 2 GB RAM, 16 GBko flash memoria, WiFia, hautazko 3Ga, bi USB sarrera, memoria-txartel irakurgailua, miniVGA irteera, mikrofonoa, kamera. 11,6 hazbeteko pantaila, 1,34 kiloko pisua eta sei orduko iraupena duen bateria. Prozesaitzaile berdina du Acerren ordenagailuak eta bi USB sarrera, memoria-txartel irakurgailua, HDMI bideo irteera eta  definizio altuko audio euskarria. wSamsungenak 303 euro balio du 3G bariko modeloak eta 353 euro 3Gdunak.  Acerrekoaren kasuan 247 euro balioko du merkeenak.
Gainera, Googlek enpresa eta hezkuntza erakundentzako plan bereziak iragarri ditu eta asmoa ei da enpresei 20 eurotan eta erakundeei 14 eurotan saltzea harpidetza bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak