Abian da Google Music baina katalogo barik eta hodeieko biltegi moduan soilik

Jon Berezibar 2011ko mai. 11a, 13:39

Beta moduan eta momentuz Estatu Batuetan soilik, baina Googlek ere bota du azkenaldiko musika streamingaren eskaintza uholdearen lehiarako bere enbidoa.
Googlen asmoek ez dut inor ezustean harrapatu baina iragarpen ofiziala gaur etorri da Google I/O 2011 topaketen barruan. Google Music Beta izenarekin eman dute ezagutzera eta Android eramangarrien plataforma hartuko du oinarri. Musika hodeian biltegiratzeko zerbitzua da, ez dute berezko katalogorik eskainiko.

Antzerako zerbitzuen moduan hodeiean biltegiratuko da musika eta streaming bidez entzun ahalko. Spotify edota iTunesen moduan ez dute katalogo bat eskainiko, musika gordetzeko espazio bat baizik. Espazio horren neurria oraindik ez dute zehaztu baina probak egiteko gonbidapenak eska daitezke dagoeneko (Estatu Batueran bakarrik) eta baliteke beta moduan denbora luzez egotea bestelako zehaztapenik ez baitute egin.

Aurkezpen bideoa (ingelesez)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak