Musika streaming bidez entzun eta abestiak sarean gordetzeko zerbitzua abiatu du Amazonek, inork baino lehenago

Jon Berezibar 2011ko mar. 29a, 13:18

Film eta telesailen streaminga etorri zen lehenik, (orain dela gutxi), eta musika zerbitzua abiatu du gaur Amazonek.  Musika internet bidez entzuteko aukera emateaz gain, Spotify edota antzeko zerbitzuek ez bezala, Amazonen zerbitzu berriak norberaren musika lainora igotzeko aukera ematen du, hau da, disko gogorretik sareko zerbitzari batera kargatzeko eta interneteko konexioa dagoen edozein lekutan entzungai jarri. Momentuz, Estatu Batuetan abiatu dute.

Honek, noski, bere mugak izango ditu eta  Cloud Drive delakoak 5 GB arterako topea dauka, doan, baina 20 GBra ere handitu daiteke espazioa, urteko 20 dolarreko kuota batekin , AAC eta MP3 formatuetan abestiak igotzeko. Han gordetako musika Cloud Player delakoaren bitartez entzun ahal izango da web bidez edota Android sistema eragilea daukaten eskuko telefono eta gailuetan.

Lehiaren aurretik

Urrats berri honekin lehia zuzenaren aurrean kokatu da Amazon baina esaten da Apple eta Google ere aspalditik dabiltzala antzerako zerbitzu baten lanean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak