Deskargek musika salmenten beherakadan eraginik ia batere ez dutela frogatu dute London School of Economicsen

Jon Berezibar 2011ko mar. 25a, 18:40

Munduko negozio eskolarik ezagunenetako batek dio deskarga ilegalek salmentetan duten eragina estatistikoki zerotik gertu dagoela eta adieraz dutenez, euren estimazioek erakusten dutela deskargak ez direla inondik inora musika salmeneten beherakadaren arrazaoi nagusia. Hain zuzen, ordenagailua izan ala ez, konparatuta,  bai batzuk zein besteek, kopuru nahiko antzerakoan utzi diote musika erosteari.

Guztiz eskuragarri dagoen txosten baten azaltzen dute ikerketa eta  internet erabiltzaileen zein ordenagailurik ere ez duten pertsonen artean egin dute. Bi kasuetan, modu beretsuan egin du behera musikaren kontsumoak. Londreseko ekonomistek diote gakoa mundu mailan gertatu den ekonomia krisian dagoela, horrek murriztu baitu kontsumitzaileen erosteko ahalmena. Deskarga ilegalak eta  salmenten beherakada lotzea dikotomia faltsutzat jotzen dute ikerketan. Era berean, gezurtzat jo dute deskargatutako disko bakoitzeko salmenta bat galtzen dela, erantzunez ea nola froga daitekeen pertsona horiek ordaindu behar izatekotan disko hori erosi egingo zuketenik edota deskargatutako hori entzun eta gero, diskoa erosi ez dutenik ala artistaren kontzertuetara joan ez direnik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak